Ikasleen ekintzak:
Orri hauetan ikasleek urtero-urtero Agenda 21 proiektuan egindako ekintzak ikusiko dituzue. Lan asko eta ilusio handia aurkituko duzue hemen.
2018-19 ikasturtea
Aurten Ikasleek Gabonetako zuhaitz berezi bat prestatu dute. “Boletan” itsasoan animaliek plastikoekin jasaten dituzten arazoak irudikatzen ziren.
Surfrider. Donostiara joan ginen sari bila. Kostaldea garbitzera hainbat aldiz joan ondoren, bere emaitza ona izan zuen.
Txoko Berdea. Panel ederra jarri da institutuan Agenda 21ekin lotuta dauden hainbat berri eta artikulu biltzeko.
Hau egin ondoren, ideia ona iruditu zitzaigun era digitalean informazio hau blog honen bidez herritar guztiei zabaltzea Txoko Berde Digitala izenarekin.
Martxoaren 15ean, Ikasleek klima aldaketaren aurkako greba egin zuten. Beraien kabuz, kostaldera plastikoak jasotzeko irteera antolatu zuten.
Martxoaren 15ean, Ikasleek klima aldaketaren aurkako greba egin zuten. Beraien kabuz, kostaldera plastikoak jasotzeko irteera antolatu zuten.
Bisita Mutrikuko araztegira . 1DBHko ikasleak martxoaren 21ean araztegira joan ziren uraren tratamendua nola egiten den ikustera.



Maiatzaren 22an .3DBHko ikasleek plastikozko balea egin zuten. Ekintza honekin nahi zuten itsasoaren egoera aldarrikatu. Ondoren txukun-txukun laga zuten hondartza eta plastikozko poltsak erabiltzeko prest berriro.
Maiatzaren 24an. Plastika ikasgaiko 4.DBHko ikasleak Bilboko Arte Ederretako museora joan ziren. Bertan Artea eta birziklapena tailerra landu zen.
Ekainaren 18an. Surfrider taldearekin Burumendira joan ginen haitzetara plastiko bila.
IKASTURTE BUKAERA. 4.DBHko ikasleek itsasoan dagoen plastiko-kutsaduraren aurkako egindako liburu digitala:










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina